FUNDIZIO ZENTRIFUGOA +34 948 46 03 81 inox@inoxnaparra.com

Salmenta-baldintzak

1 º  PREZIOAK

Prezio frankoak dira, gure biltegian.

2 º BERMEA

Eskaera honen objektu diren salgaiak erosleak Inox Naparra S.A. enpresari edozein unetan zor dien zenbatekoen mende gelditzen dira. Erosleak ez badu ordaintzen epemugaren batean, Inox Naparra S.A. enpresak baimena du berak fabrikatu eta berankorraren esku dauden produktuak hartu eta haien kargu egiteko, betiere zor den kreditua estaltzeko beharrezkotzat jotzen den kopuruan.

 

3 º ZERGAK

Eragiketa horren ondorioz sortzen diren zerga guztiak eroslearen kontura eta kargura izango dira.

 

4 º GARRAIOA

Eroslearen kontura joango dira betiere salgaien garraioa eta horren arriskua, baita garraioa ordainduta moduan bidaltzen direnean ere.

 

5 º MATERIALA

Bezeroak bere gain hartzen du piezen sorkuntzaren erantzukizun guztia, aurreikusitako emaitza industrialaren arabera, berak beste inork ez baitu ezagutzen hori zehatz-mehatz.

Horrenbestez, hark erabakitzen ditu fabrikatu beharreko piezei dagokienez, alderdi guztietan, zehaztu beharreko zehaztapenak finkatzen dituen baldintza teknikoen plegua, bai eta haiek jasotzeko ezarritako kontrolen eta entseguen izaera eta modalitateak ere.

Bezeroak galdaketarako proposamen batzuk onartzen baditu, baldintza teknikoen plegua edozein alderditan hobetzeari begira eginak, horrek ez du inondik ere ekarriko erantzukizunaren eskualdatze bat, eta betiere bezeroaren kargura egongo da, beti eta modu esklusiboan, piezaren sorkuntza.

 

6 º MATERIALAREKIN ADOS EZ EGOTEA

Galdaketaren bermearen ondorioz, lehenbailehen ordeztuko dira kontratuaren baldintza teknikoen pleguarekin bat ez datozen piezak, edo bezeroak espresuki onartutako pieza-ereduekin bat ez datozenak.

Bermea ez da inoiz aplikatuko:

  • Pieza akasdun batek eragindako matxurak izanez gero, hura erabili bitartean, bezeroak akats larri hau egin badu: hura erabili piezaren sorkuntzak behar dituen kontrol guztiak egin gabe.
  • Piezek zerbitzuan jarri baino lehen jasaten dituzten operazioen gastuetan (batez ere kontratuaren arabera errefusatu daitezkeen akatsak agerian uzten dituzten kontrol eta mekanizatuak), zailtasun handiko piezak izanik ere profesional kualifikatu batek egingo ez zituen operazioak badira, eta baldin eta operazio horiek galdaketaren akats larri bati eragozteko modukoak ez badira.
  •  Sor litezkeen desadostasunak Iruñeko auzitegien bidez tratatuko dira, beste edozein foruri uko zehatza eginez.