FUNDIZIO ZENTRIFUGOA +34 948 46 03 81 inox@inoxnaparra.com

Enpresa

INOX NAPARRA S.A. 2000. urteko apirilean sortu zen. Kalitatea, zerbitzua eta giza kapitala dira enpresaren aurkezpen elementuak, eta garapenean eta hazkundean oinarritutako etorkizunerako eragileak.

Mekanikan erabiltzeko hodiak zentrifugatzea da gure espezialitatea, eta kalitatea eta zerbitzua dira gure bermea.

Hodi zentrifugatuetatik abiatuta, industriarako balbulen osagaiak egiten ditugu (esferak, eraztunak, karreteak, etab.).

 

 

FUNDIZIO ZENTRIFUGOA

Fundizio zentrifugoaren galdaketa egiteko, ardatz horizontal edo bertikal batean birarazten da moldea; indar zentrifugoaren ondorioz, metal urtua moldearen zulo guztiak betetzen ditu.

Era honetako prozedura biraketa-piezak moldeatzeko erabiltzen da bereziki, hala nola, hodiak, zorroak, eraztunak, etab., eta arrik gabe egiten da, indar zentrifugoaren eraginez metal urtua moldearen hormetara joaten baita. Sortutako hodiaren lodiera metal urtu kopuruaren araberakoa izaten da.
Zentrifugazio bidez edozein formako piezak moldeka daitezke, baldin eta bira ardatz bati buruz simetriko dauden moldeetan badaude. Horietan, elikadura hodiak moldearen erditik irteten dira, eta metala ardatzeko isurbidetik zehar iristen da bertara.

Hodi zentrifugatuak egiteko prozesuan ez da hondakin toxikorik sortzen, molde metalikoak erabiltzen baitira.